Amaitu da Etorkizun Kanpusa Uda

Gaur goizean amaitu da Etorkizun Kanpusa Udaren IX. edizioa Larrakozelaiako instalazioetan. Azken aste honetako parte-hartzaileek diploma jaso dute, antolakundearen opariaz gain.

Hilabete batez gozatu ahal izan dugu Kanpusetik igaro diren haur guztiek transmititu dituzten ilusio eta pozez.

Aurten ere, Durangaldeko neska-mutikoek beste eskualde batzuetako jendearekin batera bisitatu gaituzte, ez bakarrik Bizkaikoak, baita Euskaditik kanpokoak ere, eta Iurretara joan dira, naturaren erdian emozio eta kirol egun batzuk pasatzera, giro familiar batean.

Edizio honetan parte hartu duten familia guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin izan duten konfiantzagatik, lagundu diguten entrenatzaile eta monitoreengatik, haiek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako hori egitea.

Kanpus honen helburu nagusia lortu izana espero dugu, haurrak ondo pasa daitezen.

 

 

No Replies to "Amaitu da Etorkizun Kanpusa Uda"