Gertasport, Kudeaketa Aurreratuaren diploma

Iurretako klubak Eusko Jaurlaritzaren onarpena lortu du bigarren aldiz, aurrekoa 2020an izan zen.

Joan den asteazkenean, abenduaren 14an, Donostiako Kursaalean izan ziren Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Kudeaketa Aurreratuko sariak. Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa-plana garatzen duten elkarte, klub eta enpresak saritzen dituzte.

Oraingo honetan, Gorka Iturriaga kirol-zuzendariaren eskutik jaso zuen Gertasport Kirol Klubak Kudeaketa Aurreratuaren Diploma. “Pozik gaude gure ahalegina eta konpromisoa saritzen dituen aintzatespen honekin, proiektu berriak sortzen eta ditugunak sustatzen laguntzeaz gain”, nabarmendu dute klubak.

Zorionak!!! Gertasporten familia osoari, haren laguntzarik gabe ez bailitzateke posible izango sari hau.

 

No Replies to "Gertasport, Kudeaketa Aurreratuaren diploma"