Historia

Gertasport Kirol Klub 2013ko urtarrilaren 16an sortu zuten hiru lagunek,

Iurreta eta Durangalde osoan zehar, hastapen eta prestakuntza etapetan futbola hobetu eta indartzeko helburuarekin. Kirol jarduerak ez ezik, gure haurren artean ohitura osasungarriak sortu ahal izateak edo eta baloreak hain urriak diren gizarte batean, balore horiek landu ahal izatea ere baziren gure ardurak. Horregatik, klubak,  honako balore hauek lantzen ditu:  adiskidetasuna, errespetua, konpromezua, puntualtasuna, dibertsioa, Kiroltasuna eta ahalegina.

Klubaren lehen jarduera aurreikuspenik onenak ere txiki utzi zituen Aste Santuko campus bat izan zen, eta honek udako campusari bide eman zion, berau ere aurrekoa bezain arrakastatsua izan zelarik. Estatu mailako futbol-kongresu bat, zeinetan bertan batutako hizlaririk onenei esker Gertasport futbolaren mapan kokatzea lortu genuen.

Lehen jarduera horien ondoren, 2013ko irailean, futbol eskola sortu genuen eta 34 haurrek eta 3 entrenatzailek gurekin hasi zuten kirol jarduera, Maiztegi ikastetxeko kiroldegian eta Larrakozelain. Gaur egun 170 lagunek baino gehiagok osatzen dute kluba jokalarien, teknikarien eta zuzendarien artean, gurasoak, tutoreak eta gainerako senideak kontuan hartu gabe.

 

 

 

 

 

 

2016an beste bultzada bat eman zitzaion klubari, udaletxearekin Larrakozelaiko instalazioen erabilera hitzarmena sinatu eta Iurretan, Askondoko karpan, haurren minbiziari aurre egiteko dirua biltzeko helburuarekin Futbol Festaren lehen edizioa ospatzean. Ekimen hau dela eta 2016ko ekainaren 10a grabatuta geldituko da Klubaren historian, zeinetan hiru edizioren ondoren 7903€ bildu ahal izan ditugun Aspanovas Bizkaia elkartearentzat, eta urte luzez horretan jarraitzea espero dugu.

 

 

 

 

 

 

 

Esan behar da, halaber, ekitaldi hau eta ekarpen hau ezingo litzatekeela gauzatu gainerako parte-hartzaileen laguntzarik gabe , saski solidariorako produktuak ematen dituzten saltokiak, zelaiaren muntaketako eta gainerako jardueretako laguntzaileak eta babesleak, hala nola Cafés Baqué, Laboral Kutxa eta nola ez Iurretako udaletxea.

Gaur egun, klubeko egituran kokatzen diren 10 talde ditugu, berauek maila guztietan banatzen direlarik, hasi alebinetatik eta eskola mailararte.  Horrek sorreratik gaur arteko 7 urteotan egindako lanaz harro egotera garamatza, izan ere, 1000 pertsonatik gora pasatu bait dira Larrakozelaitik. Honez gain, hobekuntzarako eta hazkunderako hainbat proiektu dauzkagu esku artean eta guzti honek, gure leloa: Klub bat, sentimendu bat, ilusio bat, egunero presente egotea ahalbidetzen du eta kluba aipatutako komunitate osoak osatzen dugunaren uste sendoa daukagu, azken finean, denok bait gara Gerta.